castellano   |   web mapa   |   kontaktatu   .

El Villar auzoa, 55 ˇ 48980 Santurtzi

Telefonoa: 94 483 68 75

Faxa: 94 483 50 14

info@residencia-santurtzi.eus

  Non zaude: Nuestra Seņora de Begoņa > Estatutoak  

 
 
  Edukiak bilatu
 


 

 

 

 

 

Estatutuak
 

BEGOŅAKO AMA EGOITZA
ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

 

ATARIKOA

 

 

1. Artikulua. Eraketa eta izaera juridikoa.

1. Santurtziko Udalak, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 25.2 k) eta 85. artikuluek eta hurrengoek eta baterako arauek emandako eskumenak erabiliz, zerbitzu publikoak kudeatzeko era baimendu eta arautu egiten dutenak, ahala egikaritzea erabaki du zertarako eta Begoņako Ama Egoitza izeneko Toki Erakunde Autonomoa sortzeko. Erakundeak estatutu hauetaz eta ezargarri diren legezko xedapenez jardungo du.

2. Interes publikoa, gizarte-izaera du, eta Udalak zerbitzu hau emateak ez dakar herrian monopoliorik.

3. Zuzeneko kudeaketarako zerbitzu pertsonalizatua den aldetik, berezko izaera juridikoa dauka, Estatutuotan ezartzen diren helburuak betetze aldera. Gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasuna ere badauzka, baita finantza- eta funtzio- autonomia ere.

4. Begoņako Ama Egoitza toki erakunde autonomoaren iraupena mugagabea da.

 

2. Artikulua. Egoitza.

Begoņako Ama Egoitzak Santurtziko El Villar auzoko 55 zenbakian dauka egoitza.

 

3. Artikulua. Toki erakunde autonomoaren xedeak.

Begoņako Ama Egoitza toki erakunde autonomoaren xedea honako hau da: 60 urtetik gorako pertsonei ematen zaien laguntza osoari eta pertsonalizatuari lotutako zerbitzu eta balibideak administratu eta mantendu. Horretarako dauden bideak erabilita, pertsona hauek egoitzan sartzea eskatu dute famili eta gizarte arazorik badute edo ezindu fisiko edo psikikoak badira; plaza hutsak izatea eta zentroak dituen giza eta material ahalbideekin bat datorren zerbitzua ematea dira muga bakarra.

Laguntza pertsonalizatu horren barruan honako hauek daude: bizitokia, elikadura, osasun laguntza ez espezializatua, gizarte laguntza, higiene pertsonala eta zaintza orokorrak.

 

4. Artikulua. Araubide juridikoa.

1. Begoņako Ama Egoitzak honako arau hauetaz jardungo du: Estatutu hauetan xedatutakoaz, apirilaren 7/1985 Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 85. artikulu eta hurrengoez eta hauekin bat datorren legeriaz.

2. Bere instituzio-autonomiaren kalterik gabe, Santurtziko Udalaren agindupean jardungo du. Azken honi dagozkio zerbitzua zuzentzea eta jardueren fiskalizazioa eta azterkaritza. Hori dela eta, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloari atxikita dago Begoņako Ama Egoitza, eta sail honek zehatz kontrolatuko ditu langileen gastuen bilakaera, giza baliabideen kudeaketa eta eraginkortasuna.

3. Erakunde autonomoak, atxikita dagoen Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren bitartez, urtero-urtero bidaliko dio memoria Udalari. Burututako zerbitzuak, egoera ekonomikoa, aurreikusten diren langile aldaketak eta, oro har, izan diren eta izango diren gorabehera guztiak adieraziko dira memorian.

 

5. Artikulua. Eskumenak.

Estatutu hauen 3. artikuluan adierazitako xedea betez, Begoņako Ama Egoitza ahalduna da bereziki honako egintza hauek egiteko, betiere Antolamendu Juridikoarekin bat:

a)    Komenigarri diren kontratu, itun edo baldintzak itundu, betiere interes publikoaren kontrakoak, Estatutu hauen xedeen kontrakoak, Antolamendu Juridikoaren kontrakoak edo administrazio zuzenaren printzipioen kontrakoak ez badira.

b)    Dirulaguntzak, emariak eta beste edozein laguntza eskatu eta onartu, bai pertsona fisikoenak bai pertsona juridiko, publiko edo pribatuenak.

c)     Jarauntsiak, legatuak, dohaintzak edo dohaineko beste ekarpen mota batzuk onartu, zapuztu edo uko egin, aldez aurretik Udalak autolikidazioa eginda.

d)    Ematen dituen zerbitzuak antolatzea, horien jarduna arautzea eta langileak kontratatu eta ordaintzea, beti ere ezargarri   diren indarreko legeen arabera eta lan-harremanaren izaera oinarritzat hartuta.

e)    Ondasun mota guztiak eskuratu eta eduki, baita besterendu, pignoratu eta hauen gainean edozein berme mota eratu ere.

f)      Ekintza eta errekurtso arruntak eta bereziak egikaritu Epaitegi, Auzitegi eta Agintarien aurrean.

g)    Lankidetza-hitzarmenak sinatu erakunde publiko edo pribatuekin, toki erakunde autonomoaren xedeak lortzeko beharrezkoak badira.

h)     Dirua mailegutan hartu.

i)       Aurrekoen antzekoa den beste edozein.

 

 

I. TITULUA

GOBERNUA ETA ADMINISTRAZIOA

 

6. Artikulua. Gobernu organoak.

1. Hauek dira Begoņako Ama Egoitzaren gobernu organoak:

a)     Artezkaritza Kontseilua.

b)     Presidentea.

c)     Gobernu Batza.

2. Artezkaritza Kontseilua eta Presidentea nahitaez egon behar duten organoak dira.

3. Gobernu Batza, berriz, Presidenteak erabakitzen duenenean eratuko da.

 

 

I. Atalburua. Artezkaritza Kontseilua

 

7. Artikulua. Osaketa.

1. Artezkaritza Kontseilua toki erakunde autonomoaren organo gorena da, erakundearen gobernua eta kudeaketa bereganatzen ditu eta honako hauek osatzen dute:

a)     Toki erakunde autonomoko Presidentea, hau da, Udaleko alkatea edo hau eskuordetuko duen zinegotzia.

b)     Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Informazio-Batzordeko zinegotzi guztiak bokalak dira.

c)     Toki erakunde autonomoko zuzendaria ere Artezkaritza Kontseiluko kide da, hizpidea edukiko du baina bozkarik gabe.

d)    Idazkari Nagusiak eta Kontu-hartzaileak hartuko dute parte, edo hauek eskuordetuko dituzten pertsonek, karguari datxezkion funtzioekin.

2. Artezkaritza Kontseiluko kide guztiak, beren-beregi hautatuak izanik, lanpostua edo ordezkaritza duten bitartean izango dira kide. Behin agintaldia bukatuta, jardunean jarraituko dute Artezkaritza Kontseilu berria osatu arte.

 

8. Artikulua. Eskumenak.

Artezkaritza Kontseiluak honako eskumen hauek ditu:

a)     Toki erakunde autonomoaren gainerako gobernu organoen kontrola, goi-zuzendaritza eta fiskalizazioa.

b)     Barne-araudia eta zerbitzuaren arautegia onartu.

c)      Plan orokorrak eta jarduteko aldizkako egitarauak onartu.

d)     Langile eta lanpostuen zerrenda aztertu eta Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloari bidali, baita funtzionarioek 
 jaso beharreko ordainsari osagarri finkoen eta aldizkakoen zenbatekoa, osoko bilkurak onar ditzan.

e)    Mota guztietako kontratazioak, zenbatekoak aurrekontuaren ohiko baliabideen % 10 gainditzen badu eta, edonola ere, sei milioi eurotik gorakoa bada. Urte anitzeko kontratu eta emakidak, iraupena lau urtetik gorakoa bada. Iraupen laburragoko urte anitzekoak, urteko guztietan metatutako zenbatekoak adierazitako portzentajea gainditzen badu; azken hau lehen ekitaldiko aurrekontuaren ohiko baliabideei buruzkoa eta, betiere, adierazitako zenbatekoa gainditzen badu.

f)      Ondasun eta eskubideak eskuratu, balioak aurrekontuaren ohiko baliabideen % 10 gainditzen badu eta, edonola ere, hiru milioi eurotik gorakoa bada. Baita ondasunak besterentzea, honako suposamendu hauetan:

1ē) Balio historiko eta artistiko diren ondasun higiezinak edo ondasun higigarriak badira, eta aurrekontuan aurreikusita ez badaude.

2ē) Aurrekontuan aurreikusita egon baina ondasunak eskuratzeko portzentajeak eta zenbatekoak gainditzen badituzte.

g)    Zerbitzu publiko honetara atxikitako udal ondasunak edo atxiki daitezkeenak erabili, eta hobetzeko eta kontserbatzeko lanak erabaki, aldez aurretik udalak baimena emanda.

h)    Dohain bidezko eskuratzeak onartu.

i)      Baliabide propioak zehaztu eta toki erakunde autonomoaren Aurrekontuen urteko proiektua onartu eta aldatu, eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arlosri bidali, osoko bilkurak onar dezan. Indarrean dagoen udal arautegian adierazitakoarekin bat dator, eta ekonomi kudeaketaren garapena, kontabilitate araubidea, kontuak ematea eta kontrola aipatu arauari egokituko zaizkio.

j)      Egindakoren berri Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloari eman.

k)     Urtero bidaliko dio Udalari toki erakunde autonomoaren inbentarioa, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloaren bitartez.

l)      Prezio publikoen proposamena urtero onartu eta Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloari bidali, osoko bilkurak onar dezan.

 

II. Atalburua. Presidentea eta Presidenteordea

 

9. Artikulua. Presidentea.

1. Santurtziko alkatea da Artezkaritza Kontseiluko berezko Presidentea eta karguari datxekio. Horrela, toki erakunde autonomoan karguari dagozkion eginkizunak bete ahal izango ditu, edo bestela, Udaleko edozein zinegotziri eskuordetu ahal izango dizkio, Estatutu hauen 7.1.a) artikuluan adierazi bezala.

2. Alkateak eskuordetu duen pertsonak alkatetzak irauten duen beste denbora iraungo du, betiere zinegotzi den artean, eta gertaera-bidezko arrazoiak direla-eta eskuordetzea amaitutzat ematen ez badu.

 

10. Artikulua. Presidentearen eskumenak 

Honako hauek dira Presidentearen eskumenak eta eginkizunak:

a)     Toki erakunde autonomoaren gobernua eta administrazioa zuzendu.

b)     Toki erakunde autonomoa ordezkatu.

c)     Artezkaritza Kontseiluaren, Gobernu Batzaren edo gainerako organoen bilkurak deitu eta bertan Presidente jardun araudiak edo legeak hala ezartzen duenean. Halaber, boto-berdinketak erabaki, ebatze-indarreko botoa bide dela.

d)     Toki erakunde autonomoaren zerbitzuak zuzendu, ikuskatu eta bultzatu.

e)    Ekonomi kudeaketa garatu onartutako aurrekontuarekin bat, eskumenen muga gainditzen ez duten gastuez baliatu, ordainketa agindu eta kontu eman; hori guztia Toki Ogasunen arautegi erregulatzailean eta udal arauketan xedatutakoarekin bat.

f)      Herri-enpleguaren eskaintza onartu, Udalak onartutako aurrekontuarekin eta langile zerrendarekin bat datorrena. Langileak aukeratzeko eta lanpostuak hornitzeko lehiaketen proben oinarriak onartu eta finko eta aldizkako ez diren ordainsari osagarriak banatu.

g)    Langileen burua izan, eta hauek izendatu eta zehatu, toki erakunde autonomoko funtzionarioak zerbitzutik kendu eta lan-kontratuko langileak kaleratu. Azken bi egoera hauek gertatzen badira, Artezkaritza Kontseiluari jakinaraziko zaio egiten den hurrengo bilkuran.

h)    Auzi-bidezko zein administraziozko ekintzak egikaritu eta toki erakunde autonomoa defendatu bere eskumeneko arloei dagokienez, baita beste organo bati eskuordetuta ere. Premiazkoa bada, Artezkaritza Kontseiluaren eskumeneko arloei dagokienez, eta azken egoera hau gertatzen bada, hurrengo bilkuran jakinaraziko da berretsia izan dadin.

i)      Zehatzeko ahala egikaritu, betiere zerbitzuak jarduteko araudiarekin bat.

j)     Obra, zerbitzu eta hornidurak kontratatu, betiere horien balioa erakunde autonomoaren aurrekontuko ohiko baliabideen % 10 baino handiagoa ez bada eta inola ere ez sei milioi euro baino gehiagokoa, urte anitzekoak barne lau urte baino luzeagoak ez badira, urteroko zenbatekoen baturak lehen urteko aurrekontuko ohiko baliabideen aipatutakoa ehunekoa eta kantitatea gainditzen ez badute.

k)    Obra eta zerbitzuetarako proiektuak onartu, kontratatzeko eta emateko eskumena badu eta aurrekontuetan aurreikusita badaude.

l)     Ondasun eta eskubideak eskuratu, betiere horien balioa aurrekontuko ohiko baliabideen % 10 baino handiagoa ez bada eta inola ere ez hiru milioi euro baino gehiagokoa. Baita ondasunak besterentzea ere, honako suposamendu hauetan aipatzen diren portzentajea eta zenbatekoa gainditzen ez badute:

1ē) Ondasun higiezinak, aurrekontuan aurreikusita badaude.

2ē).Ondasun higigarriak, salbu eta balio historiko eta artistiko direnak, besterentzea aurrekontuan aurreikusita ez badago.

m)   Artezkaritza Kontseiluaren erabakiak argitaratzeko agindu eta betearazi.

n)   Artezkaritza Kontseiluak eman ahal dizkion bestelako eskumenak, edo, Estatutuetan aurreikusita egon baina Kontseiluari ez dagozkionak.

 

11. Artikulua. Presidente ordea.

1. Toki erakunde autonomoko Presidenteak Presidenteordea izendatu ahal du organo horretako zinegotzien artean, Artezkaritza Kontseiluaren iritzia gogoan hartuta. Presidenteordea Presidentearen ordez arituko da Presidentea ez dagoenetan, horren gaixoaldietan edo dagokion eginkizuna bete ezin duen bestelakoetan.

2. Presidentea ez dagoenetan eta Presidenteorderik izendatu ez bada, alkateak edo berau eskuordetzen duen Artezkaritzako kideren batek beteko ditu eginkizunak.

 

III. Atalburua. Gobernu Batza

 

12. Artikulua. Gobernu Batza.

Gobernu Batzak Presidentea lagunduko du eginkizunak betetzen. Horretarako, Presidenteak eta Artezkaritza Kontseiluak eskuordetu dizkion aginpideak izango ditu.

 

13. Artikulua. Osaketa.

Eratzen denean, eskubide osoko batzordekide hauek osatuko dute Gobernu Batza 

a)     Presidentea, toki erakunde autonomoko egitezko Presidentea izango da.

b)    Gobernu Batzako bokal izango dira toki erakunde autonomoko Presidenteordea eta Artezkaritza Kontseiluko hiru kide, Presidenteak izendatuta.

c)     Erakunde autonomoko zuzendaria ere Gobernu Batzan egongo da, hizpidez baina bozkarik gabe.

d)    Halaber, Gobernu Batzan esku hartu beharko dute Artezkaritza Kontseiluko idazkariak eta Kontu-hartzaileak. Karguari dagokion eginkizun bera izango dute.

 

 

IV. Atalburua. Kide anitzeko organoek jarduteko arauak

 

14. Artikulua. Eraketa.

1. Udal Euskaltegiko Artezkaritza Kontseilua, gehienez ere, Santurtziko Udala eratu ondoko hogei egunen barruan eratuko da. 

2. Gobernu Batza, Presidenteak erabakitzen duenean eratuko da, horretarako emango duen ebazpena medio.

 

15. Artikulua. Bileren arauak.

1. Artezkaritza Kontseiluak eta Gobernu Batzak ohiko bilkurak egingo dituzte. Korporazio-agintaldiak osatzeko bilkura-eratzailean ezarriko da aldizkotasuna. Presidenteak egingo ditu deialdiak, eta bilkura eguna baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez egingo da. Beharrezko agiriak ere helaraziko dira.

2. Ez ohiko bilkurak Presidentearen aginduz egingo dira edo Artezkaritza kontseiluko legezko kideen laurdenak eskatuta. Zinegotziek ezin dute urtean hiru bilkura baino gehiago eskatu. Azken kasu honetan, bilkurak eskatzen direnetik ezingo dira hamabost egun baliodun baino gehiago atzeratu.

3. Lehendakaritzak aparteko eta premiazko bilerak bideratuko ditu, Artezkaritza Kontseiluak premia hori berretsi behar duela.

4. Artezkaritza Kontseiluaren bilkurak baliozkoak izan daitezen honako hauek egon behar dute:

a)     Lehenengo deialdian, kideen gehiengo osoak.

b)     Bigarren deialdian, ordu erdi geroago egingo den horretan, kideen herenak, baina gutxienez, hiru kidek beti.

Nolanahi ere, Artezkaritza Kontseiluko idazkariak eta Presidenteak egon behar dute beti.

5. Gobernu Batzaren bilkurak baliozkoak izan daitezen, kideen gehiengo osoak egon behar du eta Presidenteak eta idazkariak egon behar dute beti.

6. Artezkaritza Kontseiluaren eta Gobernu Batzaren bilkurak ez dira jendaurrean egingo. Dena dela, eta Presidenteak baimena emanda, beste hainbat pertsona bertara daitezke aholkulari gisa.

 

16. Artikulua. Bilkuren prozedura.

1. Kide anitzeko organoek egiten dituzten bilkuren aktak idatziko dira. Aktan bilera egin den tokia, eguna eta ordua, bildu direnen izen-abizenak, aztertu diren gaiak eta hartu diren erabakiak agertuko dira.

2. Aktak Artezkaritza Kontseiluak onartu beharko ditu eta Presidenteak eta idazkariak sinatuko dituzte.

3. Ohiko bilkuretan aztergai-zerrendatik kanpoko gaiak sartu ahal dira, baina bakarrik aurretik presakotzat hartzen badira. Horretarako ezinbestekoa da bilkuran dauden Artezkaritza kontseiluko legezko kideen gehiengo osoaren aldeko botoa.

4. Legeek eta bestelako arauek zehazten duten gehiengoa behar dutenak izan ezik, biltzen diren batzarkideen botoen gehiengo arruntaz hartuko dira erabakiak. Boto-berdintasuna gertatuz gero, Presidentearen ebatze-indarrezko botoak ebatziko du.

 

17. Artikulua. Ordezko arauak.

Kide anitzeko organoen bilkuren jarduerari dagokionez, estatutu hauek arautzen ez dutena Udal Arautegi Organikoak edo legezko arautegiak arautuko dute estatutuen ordez.

 

 

V. Atalburua. Zuzendaria

 

18. Artikulua. Ezaugarriak.

Begoņako Ama Egoitzako zuzendaria Herri Administrazioetako karrerako funtzionarioa zein kontratupeko langilea edo gutxienez bost urteko lanbide jarduera duen arlo pribatuko profesionala izango da. Edonola ere, goi tituluduna izan behar du.

 

19. Artikulua. Zuzendariaren eginkizunak.

Hauek dira Begoņako Ama Egoitzako Zuzendariaren oinarrizko eginkizunak:

a)    Gobernu-organoei erakunde autonomoan egiten diren jardun guztien berri eman, Artezkaritza Kontseiluak eta Gobernu Batzak hartutako erabakiak burutu eta betearazi, baita Presidentearen agindu eta ebazpenak ere.

b)    Zerbitzuak zuzendu eta ikuskatu eta behar bezala dabiltzala ziurtatu.

c)     Toki erakunde autonomoko langileen benetako zuzendaritza bereganatu.

d)    Toki erakunde autonomoaren fondoak eta baloreak erabili eta zaindu.

e)    Begoņako Ama Egoitzari atxikitako bulegoetako ondasunak, higigarriak eta higiezinak zaindu, eta ondo artatuta daudela jagon.

f)      Artezkaritza Kontseiluari aurkeztu beharreko aurrekontu-proposamena prestatu, indarrean dagoen araudiarekin bat izapidetzeko.

g)     Zuzendariaren eskumeneko gutuneria eta agiriak bere sinadura bidez baimendu.

h)     Toki erakunde autonomoan egiten diren jarduera guztien urteko txostena prestatu.

i)      Toki erakunde autonomoan goi-mailako txosten, estatistika eta proposamenak gertutu.

j)      Artezkaritza Kontseiluaren eta Gobernu Batzaren bilkuretako aztergaien zerrenda osatzeko deialdia eta gaiak prestatu.

k)     Aurrekontu nagusiaren kitapena eta kontu nagusia prestatu; plan, aurrekontu eta estrategien betetze maila jarraitu eta aztertu. Horretarako, desbideratzeak eta errentabilitatea aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatuko ditu.

l)      Zerbitzuan eta instalazioetan komenigarri eta beharrezko diren handitze eta berrikuntza lanak aztertu eta proposatu. Zerbitzua hobetzeko beharrezko edo komenigarri diren materiala eta tresnak erosteko eta artatu, mantendu eta birjartzeko lanak ere aztertu eta proposatuko ditu.

m)   Kanpo harremanez arduratu bai beste euskaltegi batzuekin, bai erakunde publiko eta pribatuekin, betiere toki erakunde autonomoaren xedeak betetze aldera.

n)    Artezkaritza Kontseiluak, Presidenteak edo Gobernu Batzak bereziki ematen dizkiotenak, betiere dagozkion eskumenei buruzkoak.

 

 

VI. Atalburua. Idazkaria eta Kontu-hartzailea

 

20. Artikulua. Toki erakunde autonomoko idazkaria.

1. Toki erakunde autonomoko idazkaria Santurtziko Udaleko Idazkari Nagusia izango da. Dena dela, ordezkoa izendatu ahal du funtzionarioen artean. Funtzionario honek dagokion eginkizuna beteko du “ordezko idazkari” izenarekin.

2. Era berean, Kontu-hartzailea Santurtziko Udaleko Kontu-hartzailea izango da. Dena dela, ordezkoa izendatu ahal du funtzionarioen artean. Funtzionario honek dagokion eginkizuna beteko du “ordezko Kontu-hartzaile” izenarekin.

 

 

 

II. TITULUA

ONDAREA, DIRU-BALIABIDEAK ETA KONTRATAZIOA

 

21. Artikulua. Ondarea.

1. Begoņako Ama Egoitzak, pertsona juridikoa den aldetik, ondare propioa izango du, Toki Korporazioen Zerbitzuak Arautzeko 86.1 artikuluarekin bat.

2. Bere eginkizuna betetzeko Santurtziko Udalak ematen dizkion ondasunek osatuko dute toki erakunde autonomoaren ondarea. Ondare hori aberats daiteke Udalak berak erosi eta emango dizkion ondasunez edota toki erakunde autonomoak bere diruaz erosten dituenez.

3. Udalak atxikipena egitean zehazten den epean aurreikusitako erabilerarako erabiltzen ez diren ondasunak, edo epe hori igaro ondoren erabiltzen ez direnak, Udalak berreskuratuko ditu eta ondasun horien atxikipena bukatutzat emango da.

4. Toki erakunde autonomoaren ondareari aplikatuko zaion araubidea toki araubideen ondasunei buruzko arautegian edo Estatuko oinarrizko legerian eta honen ordezkoan ezarritakoa izango da. Era berean, kontuan izan beharko da Santurtziko Udalak, bere eskumenei dagokienez, onartutako arautegia.

 

22. Artikulua. Diru-baliabideak.

Honakook izango dira Begoņako Ama Egoitzaren dirubideak:

a)     Toki erakunde autonomoak zerbitzuak emateagatik kobratzen dituen prezio publikoak.

b)     Santurtziko Udalak bere aurrekontutik erakundeari ematen dion diru kopurua.

c)     Toki erakunde autonomoaren ondare higigarri eta higiezinetik lortutako baliabideak.

d)    Erakunde publiko zein pribatuek emandako dirulaguntzak, eta mezenasgoagatik, publikoa zein pribatua, jasotakoak, betiere erakunde autonomoaren helburuekin bat badatoz.

e)    Pertsona fisiko nahiz juridikoen emari eta jaraunspenak.

 

23. Artikulua. Kontratatzeko arauak.

Toki erakunde autonomoak egingo dituen kontratuei ezarriko zaien araubidea Herri Administrazioen kontratazioari buruzko arautegian ezarritakoa izango da, unean-unean indarrean dagoena.

 

 

III. TITULUA

GIZA BALIABIDEAK

 

24. Artikulua. Toki erakunde autonomoko langileak.

1. Begoņako Ama Egoitzak bere eginkizuna betetzeko behar duen beste langile izango du. Langileen kopurua, maila eta eginkizuna Udalaren osoko bilkurak zehaztuko ditu, langileak eta lanpostuak urtero onartzen dituenean.

2. Toki erakunde autonomoaren langile-zerrenda ondorengoek osatuko dute:

a)     Zuzenean hautatutako lan-kontratuko langileak.

b)     Santurtziko Udalak toki erakunde autonomoari bidaltzen dizkion funtzionario edo lan-kontratuko langileak.

3. Edonola ere, Begoņako Ama Egoitzako langileen araubide juridikoa Santurtziko Udalean unean-unean ezartzen dena izango da.

 

25. Artikulua. Sarrera eta lanpostuen hornidura.

1. Toki erakunde autonomoak zuzen-zuzenean aukeratuko ditu bere zerbitzuak betetzeko behar dituen langileak, betiere zuzenbidearen arabera. Lanpostuak onartutako zerrendetan ezarritakoaren arabera beteko dira, Toki korporazioei legeak ezartzen dizkieten hautabideak medio.

2. Lanpostuen hornidura lehiaketa edo izendapen aske bidez egingo da, toki erakundeei ezartzen zaien indarreango arautegiarekin bat.

 

26. Artikulua. Ordainsari erregimena.

Toki erakunde autonomoko langileen ordainsarien baldintzak zehaztu eta moldatzeko Udalaren osoko bilkurak onartuko dituen arauei lotu behar zaie.

 

 

IV. TITULUA

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA

 

 

27. Artikulua. Lanpostuen Hizkuntza eskakizunak.

Lanpostuen hizkuntza eskakizunak eta, hala badagokie, derrigortasun datak zehazteko, batera hartuko dira Santurtziko Udalaren eta bere menpeko erakunde autonomoen lanpostu-zerrendak. Hortaz, derrigorrez bete beharreko indizea batera aplikatuko zaio Santurtziko udal administrazio osoari, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/97 Dekretuak ezartzen dituen helburuak betetze aldera.

 

28. Artikulua. Hizkuntza normalkuntza planak.

Aurreko artikululan adierazitakoaren ondorioz, erakunde autonomoetako lanpostuak Santurtziko Udalak plangintzaldi bakoitzean garatzen dituen hizkuntza normalizazio planetan sartuko dira.

Horiek horrela, erakunde autonomoko lanpostuen hizkuntza eskakizunetan eta derrigortasun datetan eragina duten aldaketak egiteko proposamenak udaleko hizkuntza normalkuntza sailera bidaliko dira onartu eta argitaratu baino lehen, 86/1997 Dekretuak ezarritakoa betetzeko.

 

 

V. TITULUA

EKONOMI ETA FINANTZA ARAUBIDEA

 

29. Artikulua. Aurrekontua.

1. Toki erakunde autonomoaren aurrekontua ekitaldi ekonomiko bakoitzeko Santurtziko Udalak onartutako arauekin bat izapidetuko da. Udalaren aurrekontu nagusian sartuko da eta Artezkaritza Kontseiluak onartuko du.

2. Unean-unean indarrean dagoen toki erakundeen araubideari buruzko legeriak xedatutakoari lotuta egongo da aurrekontuaren edukia. Udalaren aurrekontu nagusia egingo den egitura berari ere lotuta dago, eta aurrekontu horretan sartuta.

3. Aurrekontuaren gastuen egoerak honako hauek izango ditu: zerbitzuari eusteko beharrezko aurreikuspenak, ondasunak eskuratu eta birjarri, konponketak, langileenganako laguntza eta, oro har, programa edo egitarauetan aurreikusi diren gastu guztiak.

4. Aurrekontuaren kudeaketa egingo da aurrekontua egiteratzeko udal arauaren eta ezargarri diren gainontzeko legeen arabera. Era berean, kreditua aldatzeko espedienteak udalaren aurrekontuko arauei lotuko zaizkie.

5. Eskubideen kobraketari eta obligazioen ordainketari dagokienez, toki erakunde autonomoaren aurrekontua urte bakoitzeko abenduaren 31n itxi egingo da. Aurrekontuaren kitapena legez ezarritako epeetan gauzatuko da.

 

30. Artikulua. Finantza eta eraginkortasun kontrola.

1. Toki erakunde autonomoa babesteko ahalmena Santurtziko Udalak dauka. Horretarako aurrekontua, kontuak, urteko memoria eta inbentarioa, zerbitzugintzako prezio publikoak eta tasak eta Estatutuak aldatzea onartuko ditu.

2. Ekonomi jardueraren kontrola eta fiskalizazioa, hala toki erakunde autonomoan nola udalean, ezargarri diren legeen eta udal aurrekontua gauzatzeko araudiaren arabera egingo dira. Udaleko kontu-hartzailea da aipatutako kontrola eta fiskalizazioa egingo dituena, 21. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

 

31. Artikulua. Kontabilitate-araubidea.

Toki erakunde autonomoaren kontabilitatea indarrean dagoen toki erakundeen aurrekontuko legeriaren arabera egingo da, eta, edonola ere, Udalak ezarritako sistemara moldatuko da.

 

32. Artikulua. Kontuak ematea.

Egoeraren berri eta kontuak ematea hurrengo ekitaldiko aurreikusita dagoen legezko datan egin beharko da. Toki erakunde autonomoko Presidenteak egingo du eta osoko bilkuran aurkeztuko da udal Kontu-hartzailearen txostena jaso ondoren. Horrela, onartu eta arauei jarraituz izapidetuko da, betiere Santurtziko Udalaren Kontu Orokorra onartzeko espediente arruntaren barruan.

 

 

VI. TITULUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

 

33. Artikulua. Administrazio-bideari amaiera ematea eta helegiteak.

1. Artezkaritza Kontseiluaren, Presidentearen eta Gobernu Batzaren egintza eta erabakiek administrazio-bideari amaiera ematen diote, salbu eta osoko bilkurak edo Udalaren beste gobernu-organoren batek berretsi edo onetsi behar dituenak, estatutu hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz edo, besterik ezean, ezargarri den legeriarekin bat etorriz.

2. Toki erakunde autonomoaren gobernu-organoen egintza eta erabakien aurka administraziozko zein auzibidezko helegiteak aurkeztu ahal izango dira, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezarritakoaren arabera eta unean-unean indarrean eta ezargarri diren arauen arabera.

 

34. Artikulua. Administrazio-bidezko erreklamazioa.

Egintzak egikaritzea zuzenbide pribatuan edo lan zuzenbidean oinarritzen bada, dagokion erreklamazioa jarri beharko da administrazio-bidez, salbu eta betekizun hau lege-mailako xedapen batek salbuesten badu. Horrelakoetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak onartutakoaren arabera jardun beharko da.

 

 

VII. TITULUA

ESTATUTUAK ALDATZEA ETA ERAKUNDEA DESEGITEA

 

35. Artikulua. Estatutuak aldatzea.

1. Begoņako Ama Egoitzaren Estatutuak erabat nahiz hein batean aldatu ahal izango dira, Presidenteak, Artezkaritza Kontseiluko kideen erdiek edo Gizarte Ekintza eta Berdintasun Informazio Batzordeak eskatuta.

2. Estatutuak onesteko, bilkuran dauden Artezkaritza Kontseiluko eta Udalbatzako kideen gehiengo soilaren aldeko botoak beharko dira.

 

36. Artikulua. Desegitea.

Toki erakunde autonomoa edonoiz amaitu ahal izango da, betiere honako arrazoi hauek tarteko:

a)     Santurtziko Udalaren osoko bilkurak erabakitzen badu, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 artikuluak ematen dizkion ahalmenak egikarituz.

b)    Eratzeko erabili zen xedea burutu edo gauzatu bada, edo ezinezko bada xedeari jarduerak eta baliabideak ezartzea, antolamendu juridikoak xedatutakoarekin bat etorriz.

 

37. Artikulua. Lehengoratzea.

Toki erakunde autonomoa desegiten bada, Santurtziko Udalak jasoko du haren ondare osoa, xede jakin baterako ez diren zerbitzuak eta hirugarrenen ekarpenek emandako etekinen gehikuntzak barne. Erakunde autonomoko langileekiko lan betebeharrak ere bere gain hartuko ditu Udalak.

 

INDARGABETZEKO XEDAPENA

Indarrik gabe geratzen dira Santurtziko Udalak, 1995eko maiatzaren 12an izandako ohiko osoko bilkuran, onartu zituen Begoņako Ama Egoitzaren Estatutuak. Halaber, indar barik geratzen da Estatutu hauetan ezarritakoarekin bat ez datorren maila bereko edo txikiagoko edozein arau.

 

 

AZKEN XEDAPENAK 

1Ē. Estatutu hauek indarrean sartuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzen diren hurrengo egunetik hasita. 

2Ē. Estatutu hauek indarrean sartzen diren egunetik hasita eta sei hilabeteko epean, Artezkaritza Kontseiluak toki erakunde autonomoaren barne araudia eta jardunbidea onartuko ditu.


 

 
  Š Nuestra Seņora de Begoņa egoitza, 2008-2009

Web diseinua: Net Center 2000, SL_